2004-KO

FEDERAZIOA

lurralde-eremuan, desgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial eta mistoak dituzten pertsonentzako kirol egokitua praktika, sustapena eta antolaketa.

KIROL EGOKITUAREN EUSKAL

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa Euskadiko kirol-federazioen taldearen barne dago, eta arlo horretan eskuordetutako eskumen publikoak gauzatzen ditu, kirol eta desgaitasun anitzeko federazioa izanik. 2004. urtean hasi zen Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren ibilbidea, horren aurretik gure erkidegoko lurraldeetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) kirol egokituan aritzen ziren federazioak zirelarik.

La FVDA-KEEF es consecuencia del impulso realizado por todas aquellas personas, entidades y clubes que en aquel momento trabajaban en el ámbito de la discapacidad.

La FVDA-KEEF es consecuencia del impulso realizado por todas aquellas personas, entidades y clubes que en aquel momento trabajaban en el ámbito de la discapacidad

LIZENTZIATU-FEDERATU

Eusko Jaurlaritzak, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak arautzen ditu, eta III. tituluan, 23tik 32ra bitarteko artikuluetan (biak barne), euskal federazioen eta lurralde-federazioen eskumenak ezartzen ditu, bai eta federazio-lizentzien formatua eta edukia ere (07/07/24an onartutako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak berretsitako lizentzien araudia).

Euskal Federazio honetan federatzeko, dagokion lurralde-federazioaren bidez egin beharko da, banaka edo kirol-erakunde bateko kide izanda.

“DOKUMENTUAK” atalean, Lizentzien Zirkularrean kontsulta dezakezu lizentzia-motaren arabera eman beharreko nahitaezko dokumentazioa, bai eta horri buruzko beste araudi bat ere (aseguruak, datak, etab.).

Honako hauek lor daitezke:

  • Euskal kirol-lizentzia
  • FEDDFrekin homologatutako kirol-lizentzia (diskap. fisikoa)
  • FEDSrekin homologatutako kirol-lizentzia (entzumen-diskap.)
  • FEDCrekin homologatutako kirol-lizentzia (ikusmen-diskap.)
  • FEDPCrekin homologatutako kirol-lizentzia (garun-paralisia)
  • FEDDIrekin homologatutako kirol-lizentzia (diskap. Intelektuala)

Lehen aipatutako atalean inprimaki horiek guztiak deskarga ditzakezue, baita klubaren afiliazioa eta lizentzien kostua ere.

NORTZUK GARA

Helburu soziala-Misioa

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasuna dituena. Bere lehentasunezko helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, desgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial eta mistoak dituzten pertsonentzako kirol egokitua praktika, sustapena eta antolaketa..

Elkarteak

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa beste kirol-federazio batzuekin elkartu ahal izango da, haien interes komunak lortzeko defentsan eta lankidetzan.
Kirol Egokituaren Euskal Federazioa Espainiako hainbat federaziotako kide da. Federazio horiek, kasuaren arabera, desgaitasun fisikoak (FEDDF), garuneko paralisia (FEDPC), itsutasuna edo ikusmen-urritasuna (FEDC), entzumen-urritasuna (FEDS) eta adimen-urritasuna (FEDDI) dituzten pertsonak biltzen dituzte.

Erregulazioa

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa honako hauek arautzen dute: Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legeak, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko 16/2006 Dekretuak eta gainerako garapen-arauek, behar bezala onartutako estatutu eta araudi propioek, eta aplikagarriak diren gainerako lege- edo federazio-xedapenek.

Izaera juridikoa
  1. Kirol Egokituaren Euskal Federazioa kirolariek, teknikariek, epaileek, kirol-klubek eta beste erakunde batzuetako kirol-elkarteek osatzen dute.
  2. Eusko Jaurlaritzak eskuordetuta, administrazio-eginkizun publikoak betetzen ditu eta, kasu honetan, Administrazio autonomikoaren agente gisa jarduten du, Kirol Zuzendaritzaren babespean eta koordinazioan.
  3. Kirol Egokituaren Euskal Federazioak nortasun juridiko propioa du, eta baita bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa ere, indarrean dauden xedapenetan adierazitako mugekin, bere erantzukizun propioari lotuta.
Helburuak
  1. Kirol Egokituaren Euskal Federazioak honako helburu hauek ditu, bere estatutuen arabera:
    Kirol-modalitateen ordezkaritza izatea Estatuan eta nazioartean, eta, hala badagokio, federazioa beste erakunde batzuei atxikitzeko araubidea zehaztea.
  2. Erakundea osatzen duten lurralde-federazioen jarduera koordinatzea.
  3. Erkidegoko kirol-modalitateetako lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea.
  4. Parte hartzeko eta lehiatzeko arau propioak ezartzea, lurralde-eremu handiagoko federazioek emandako arauak aplikatzeari kalterik egin gabe, hala badagokio.
  5. Estamentu guztien partaidetza instrumentatzea estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.
  6. Bere kirol-modalitateko federazio-lizentziak egitea.
  7. Bere jarduera garatzean sor daitezkeen kirol-gatazkak ezagutzea eta ebaztea, organo judizialen eta arbitraje-organoen eskumenari kalterik egin gabe.
  8. Erregelamenduzko arauak betetzen direla zaintzea eta haien arabera diziplina-ahala erabiltzea.
  9. Administrazioarekin kolaboratzea kirolean debekatutako arauz kanpoko metodo, substantzia eta talde farmakologikoen erabilera prebenitzen, kontrolatzen eta zigortzen, horretarako ezartzen den araudiaren arabera.
  10. Kirol-modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea, horretarako ezartzen den araudiaren arabera.
  11. Baliabide ekonomiko propioen xedea eta esleipena ezartzea, beste erakunde batzuek beren jarduera garatzeko transferitzen dizkieten baliabideak kudeatzea, eta baliabide guztien aplikazio zuzena kontrolatzea.
  12. Lurralde-federazioei eta hari atxikitako kirol-klub eta -elkarteei eman dakizkiekeen diru-laguntzen aplikazioa esleitzea eta kontrolatzea.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekin lankidetzan aritzea kirola sustatzeko helburuak betetzeko eta, bereziki, 14/1998 Legeak zuzenean federazioei esleitzen dizkien lankidetza- eta aholkularitza-eginkizunetan.
  14. Estatutuak eta kirol-araudiak prestatzea.
  15. Beren lurralde-eremuko kirol-modalitatearen praktikan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea eta, ahal den neurrian, bermatzea.
  16. Eta, oro har, kirol-modalitatea sustatzeko eta hobetzeko komeni den guztia egitea.
    Kirol Egokituaren Euskal Federazioak lurralde-federazioekin koordinatuta garatuko ditu bere eginkizunak.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

Vanesa Lucio
LEHENDAKARITZA

Itxaso Carrillo
LEHENDAKARIORDEA

Daniel Santamaría
DIRUZAINA

Ana María Borrezo
IDAZKARIA

Ricardo Gaisan, Aitor González, Blanca Aranguren, Ander Romarate, Pablo Hernández, Sandra Peña, Gaizka Solas
BOKALAK

KIROL-MODALITATEAK

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak honako kirol-modalitate hauen gaineko eskumena du:

JUDOA

XAKEA

ATLETISMOA

ESGRIMA

GURPIL-AULKIKO SASKIBALOIA

BOCCIA

GURPIL-AULKI ELEKTRIKOKO HOCKEYA

PADELA

NEGUKO KIROLAK

TIRO OLINPIKOA

IGERIKETA

SLALOM-A

POWERLIFTING-A

ANPUTATUENTZAKO FUTBOLA

ITSUENTZAKO FUTBOLA

D.I. FUTBOLA

PC FUTBOLA

GOALBALL-A