Castellano

 

 

Laguntza  Inskripzioa

Jarraitu...


  • Loturak
  • Klubak
  • Lizentziak
  • www.basqueteam.eus
  • www.gaituzsport.eus
  • www.100x1000.es
Lizentziak

Txapelketak

  • Ez daude kirolak txapelketetan

Nortzuk Gara?

Sarrera

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa Euskadiko kirol-federazioen partaide da. Dena dela, ezin da esan, besterik gabe, beste federazio bat baino ez dela. Federazioen artean, ohiz kanpokoa da guztiz: egiturari dagokionez konplexua da, eta kostu handikoa; izan ere, kirol asko eta hainbat eratako urritasunak hartzen ditu, eta kostu handiagoa dakar  kirol egokitua egiteak.   

2004an Kirol Egokituaren Euskal Federazioa eratu zen. Aurretik, kirol egokituan lan egiten zuten hainbat federazio zeuden, gure erkidegoko hiru herrialdeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Federazioa eratzeko lana aurrera atera zuten hainbat elkartetako pertsonak, urritasun-arloan behar egiten zutenek, hain zuzen.

Federazioa sortu denetik, nahi izan dugu gure erkidegoan lehiatzen diren kirolariei harrera hobeagoa eta erantzun zehatzagoa eman. Lehiaketazko kirola izan da Federazioaren xede nagusia, eta, horretaz gain, estatuko federazioekin bitartekari lana egiten du, administrazio-gaietan.

Helburu soziala ­- Egitekoa

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa erakunde pribatua da, irabazteko asmorik gabekoa, berezko lege-nortasuna eta jarduteko gaitasuna dituena. Bere lehentasunezko helburua da kirol egokitua egitea, sustatzea eta antolatzea, urritasun fisikoak, psikikoak, sentsorialak eta mistoak dituzten pertsonei begira, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan.

Izaera juridikoa.

  1. Kirol Egokituaren Euskal Federazioa hauek osatzen dute: kirolariak, teknikariak, epaileak, kirol-elkarteak eta bestelako erakundeetako taldeak.
  2. Eusko Jaurlaritzak Federazioaren esku utzi ditu administrazio-izaera duten funtzio publikoak, eta, beraz, Autonomia-administrazioaren ordezkari moduan jarduten du, Kirol Zuzendaritzaren babespean eta harekin koordinatuta.
  3. Kirol Egokituaren Euskal Federazioak berezko lege-nortasuna du eta jarduteko gaitasun osoa du federazioaren helburuak betetzeko, indarrean dauden xedapenek ezarritako mugekin, eta federazioaren erantzukizunaren pean dago.

Elkartzea

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa bestelako kirol Federazioekin elkar daiteke, elkarrekin dituzten interesak babesteko eta interesak erdieste aldera elkarrekin lan egiteko. Kirol Egokituaren Euskal Federazioa Espainiako hainbat Federaziotako kide da, federazioaren berezitasunaren arabera: urritasun fisikoa duten pertsonak (FEDDF),  garun-paralisia dutenak (FEDPC),  itsuak direnak edo ikusmen-urritasuna dutenak  (FEDC), entzumen-urritasuna dutenak (FEDS) eta adimen-urritasuna dutenak (FEDDI).

Araudia

Kirol Egokituaren Euskal Federazioan araudi hauek indarrean daude: Euskadiko Kirolari buruzko 14/1998 Legea; Euskadiko kirol-federazioei buruzko 16/2006 Dekretua; eta jarduteko bestelako araudiak; federazioaren Estatutuak eta araudiak, behar bezala onartuta daudenak; eta ezarri daitezkeen edozein arlotako lege-xedapenak edo federazio-xedapenak.

Kirol-modalitateak

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eskumena du honako kirol-modalitate hauetan:

  •  urpeko Jarduerak
  •  xake-jokoa
  •  atletismoa
  •  badmintona
  •  saskibaloia
  •  boccia
  •  txirrindularitza
  •  tandem-txirrindularitza
  •  neguko kirolak
  •  eskrima
  •  futbola
  •  7ko futbola
  •  Areto-futbola
  •  goalball
  •  hipika
  •  judoa
  •  mendia
  •  igeriketa
  •  slaloma
  •  tenisa
  •  mahai tenisa
  •  arku tiroa
  •  tiro olimpikoa
  •  triatloia

Helburuak

Federazioaren Estatutuen arabera, hauxe da Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren helburua:

  1. Dagokion kirol modalitatea ordezkatzea Estatuan eta nazioartean, eta, hala dagokionean, bere federazioa beste erakunde batzuei atxikitzeko araubidea zehaztea.
  2. Dagokion lurraldeko federazioen jarduera koordinatzea.
  3. Kirol moten lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea Erkidegoaren esparruan.
  4. Parte hartzeko eta lehiatzeko arauak ezartzea; betiere bere eremuaz gaindiko lurralde eremua duten federazioek ezarritako arauak betetzen baditu, hala dagokionean.
  5. Bere estamentu guztien partaidetza antolatzea Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.
  6. Dagokion kirol modalitatearen federazio lizentziak ematea.
  7. Bere jarduera garatzean sortutako kirol arazoak ezagutzea eta konpontzea; organo judizialen eta arbitraje-organoen eskumenari kalterik egin gabe.
  8. Bere arauak bete daitezen zaintzea, eta arau horien arabera duen diziplina ahalmena erabiltzea.
  9. Euskal Administrazioari laguntzea kirolean debekatuta dauden substantziak, talde farmakologikoak eta arauz kanpoko metodoak erabil daitezen prebenitzen, kontrolatzen eta zigortzen, horretarako zehazten den araudiari jarraiki.
  10. Dagokion kirol modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea, hartarako ezartzen den araudiari jarraiki.
  11. Bere baliabide ekonomikoen helburua zehaztea eta horiek esleitzea; beste erakunde batzuek bere jarduerarako transferitzen dizkion baliabideak kudeatzea, eta bere baliabide guztiak ongi erabiltzen direla kontrolatzea.
  12. Lurraldeko federazioentzako, eta atxikita dituen klub eta kirol elkarteentzako diru-laguntzak esleitzea, eta ematen direla kontrolatzea.
  13. Euskadiko administrazioei laguntzea kirola sustatzeko helburuetan, eta, bereziki, 14/1998 Legeak federazioei zuzenean ematen dizkien lankidetza eta aholkularitzako funtzioetan.
  14. Bere estatutuak eta kirol araudiak egitea.
  15. Dagozkion kirol modalitatean eta lurralde eremuan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, eta ahal den neurrian, bermatzea.
  16. Eta, oro har, dagokion kirol modalitatearen jarduera sustatzeko eta hobetzeko komeni den guztia xedatzea.

Kirol egokituaren euskal federazioak bere lurraldeko federazioekin batera garatuko ditu funtzioak.