Castellano

 

 

Laguntza  Inskripzioa

Jarraitu...


  • Loturak
  • Klubak
  • Lizentziak
  • www.basqueteam.eus
  • www.gaituzsport.eus
  • www.100x1000.es
Lizentziak

Txapelketak

  • Ez daude kirolak txapelketetan

ZILARREZKO DOMINA PYEONCHANG-EN JON SANTACANA ETA MIGUEL GALINDO GIDARIAREN ESKUTIK

Orokorra   24/03/2018   Noren Berria: ADMIN

Pyeonchan-en izan ziren 2018ko Joko Paralinpikoetan, laugarren postu batekin hasiera eman zioten jaitsiera probari, 94 segundo-ehunena podium-a edukita. Aurreko urteetan, Vancouverren 2010ean eta Sochi-n 2014an, urrezko domina eta laugarren postua lortu zuten. Ostopoak eduki arren, biek aurrera egin zuten. Jon eta Mikelek aukerak zituztela bazekiten eta ez zuten etsi, oso ondo elkar ezagutzen baitira eta amore eman gabe jarraitzeko kapazak direla erakutsi digutelako.

Superkonbinatu proban dominaren momentua heldu zen, zilarrezkoa hain zuzen ere. Lehenengo postua 91 segundo-ehunena egon zen, gertu edukita urrezko domina. Argi dago 4 urte hauetan burututako lanak bere fruituak eman dituela, lesioei eta talde aldaketei aurre eginez.

Geroxeago, "Slalon Gigante"-aren garaia ailegatu zen eta asetuta amaitu zuten proba horrekin. Hala ere, bion arteko konfiantzak eta egonkortasun horrek ez zien lagundu beste domina eskuratzen, 7.postua lortu baitzuten.

Eskiatzaile bikote berezi honek 15 urte elkarrekin lanean daramate eta haien sama gainean zilarrezko domina eta bi paralinpiar diploma dituzte. Zorionak bioi!


Partekatu...


Guztiak Klubak Territorialak Orokorra Euskal Selezioak