Castellano

 

 

Laguntza  Inskripzioa

Jarraitu...


  • Loturak
  • Klubak
  • Lizentziak
  • www.basqueteam.eus
  • www.gaituzsport.eus
  • www.100x1000.es
Lizentziak

Txapelketak

  • Ez daude kirolak txapelketetan

EMAITZA IKUGARRIK,VALENTZIAN,ESPERANTZAKO TXAPELKETAN GURE KIROLARIEK EGINDAKO JARDUNEAN

Orokorra   06/02/2018   Noren Berria: admin

G.a. saskibaloiko selekzioak Txapelketa irabazi zuen, Madrilgo selekzioaren kontra-Aner Arosteguik eta Tania Castillok kirolaririk onenentzako saria eskuratu zuten-Boccian urrezko domina bat eta brontzezko hiru domina eskuratu zituzten.

Turiaren hirira abiatzean kirolariek zuten ilusioa erabakigarria izan zen Valentzian bi egunetan jokatutako lehiek izan zuten amaierari begira. Hainbat espezialitatetako euskal selekzioak joan ziren haraino: gurpildun aulkiko saskibaloi, boccia eta atletismokoak.

Gurpildun aulkiko saskibaloia

Euskal selekzioak urrezko domina lortu zuen, finalean Madrilgo selekzioaren kontra jokatu ondoren. Partida erraza izan zen gure jokalarientzat, 15 puntuko aldea atera baitzuten. Horrez gain, selekziorik onenarentzako saria jaso zuten, eta Beatriz Zudaire boskoterik idealerako hautatu zuten. Garaipen eta esker on horiei esker, kirolariak oso aho-zapore onez geratu dira, etorkizuneko lehien aurrean.

Honako hauek eratu zuten taldea: Patxi Suarez, Bilbao BSR; Alejandro García, Zuzenak; Beatriz Zudaire, Zuzenak; Víctor Val, Zuzenak; Adrián García, Zuzenak; Daniel Suárez, Zuzenak; Asier Muñoz, Bera Bera eta Miguel Redondo, Bera Bera.

Atletismoa

Diziplina honetan, dominak izan ziren nagusi, guztira 13 eskuratu baitzituzten. Honako hauek urrezko domina eskuratu zuten: Aner Arostegui, Itxaso Munguira, Eneko Sedano, Iker Teijido, Fracisco Javier López, Izaro Cordeo eta Tania Castillo. Hauek, berriz, zilarrezkoa: Itxaso, Francisco eta Gianluca Vincenzzo Anziani.

Boccia

Desgaitasun fisiko larria edo garun-paralisia duten kirolarientzat den diziplina honetan, gure kirolariak podiumeko 2. postura igo ziren, bai eta selekzioko garaikurra eskuratu ere.

Hona hemen Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten kideak: Unai de Miguel (BC5), Haszten -urrezko domina lortu zuen-; Ramón Dual (BC3), Dordoka; Jon Ander Sestelo (BC3), Dordoka -brontzezko domina lortu zuen-; Juan Otazua (BC5), Haszten -brontzezko domina lortu zuen-; Mikel Erdozain (BC2), Haszten -brontzezko domina lortu zuen-; eta Alil Youseinov, Dordoka.


Partekatu...


Guztiak Klubak Territorialak Orokorra Euskal Selezioak